Txitxiburduntzia eta egur jolasak domekan, Mañarian

Anboto 2023ko aza. 17a, 09:31
Mañarian egongo den egur jolasetariko bat. Alaiki Zuresku jolasa

Andra Mari kultur eta aisialdi elkarteak familia giroan gozatzeko plana prestatu du domeka honetarako. Mañariko plazan izango da.

Goizean, 11:00etatik 14:00etara, umeentzako jolasak egongo dira. Ekimen honen ardura Alaiki enpresak izango du. Alaikiren Zuresku jolas guztiek antzeko ezaugarri bat dute: zurez eginikoak dira. Umeek jolas askoren bitartez ipiniko dute proban euren trebetasuna. Aurreko aldi batzuetan umeen arteko futbito txapelketa egin izan dute, baina aurten ekimen berri hau probatzea pentsatu dute Andra Mariko guraso elkarteko kideek. 

Horren ondoren, familia giroan bazkalduko dute. Txitxiburduntzia egingo dute plazan. Ez dute txorizorik, hirugiharrik eta gaztainarik faltako. Euria egiten badu, ekimenak  pilotalekura tokialdatuko dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!