Bazkaria eta Puro Relajoren musika Mañarian, Santa Ursula egunean

Joseba Derteano 2023ko urr. 19a, 11:07

Zapatu honetan Santa Ursula eguna da eta, urteroko ohiturari eutsiz, Ursula Donea nagusien elkarteak bazkaria antolatu du eguna ospatzeko.

Guztira, 83 lagunek eman dute izena pilotalekuan egingo duten bazkarirako. Gehienak elkarteko bazkideak dira, baina bazkide ez diren 10 bat lagun ere badaudela azaldu dute elkarteko kideek. Bazkaria Herriko Tabernan prestatuko dute. Arratsaldean, 19:00etan, Puro Relajo taldearen kontzertua hasiko da, udalak antolatuta. Iaz oso harrera ona izan zuenez, aurten talde bera ekartzea pentsatu dute.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!