Hontza Museoko 'Kabiak eta Arrautzak' erakusketa urria amaitu arte luzatu dute

Anboto 2023ko urr. 11a, 09:44

Hontza Museoko 'Kabiak eta Arrautzak' erakusketa abuztuan amaitzekoa zen, baina antolatzaileek urria amaitu arte luzatzea erabaki dute. Ondoren, azarotik aurrera,  aldi baterako erakusketa berri bat inauguratuko dute, Aste Santura arte iraungo duena, gutxi gorabehera. 

Museoko sarreran mantenduko duten erakusketan hegazti autoktonoak nahiz exotikoen habiak eta arrautzak daude. Erakusketako arrautzarik handiena ostrukarena da. Tamainari dagokionez, emu eta ñandu hegaztien arrautzak datoz hurrengo. Azken hegazti bi hauek Australiakoak eta Hegoamerikakoak dira jatorriz, hurrenez hurren. Eta arrautzarik txikienak Javako (Indonesiako irla bat) txolarre batenak eta kanario batenak dira. Tamainan ez ezik koloreetan ere aniztasuna dago arrautzetan. Habiei dagokienez, karnaba, behar-txori, kolibri eta zozo espezietako hegaztienak batu dituzte, besteak beste. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!