Olinda taldeak kontzertua emango du Mañarian, gaur iluntzean

Anboto 2023ko ira. 15a, 10:25

Bossa Nova, swing, bolero eta sanba doinuak jotzen dituen eskualdeko Olinda musika taldeak kontzertua emango du gaur, irailak 15, Mañariko herriko plazan. Kontzertua iluntzeko 20:00etan hasiko da. 

Abesti propioak biltzen dituen lehenengo diskoa ondu berri duen arren, Olinda taldeak hamarkada bat darama nazioarteko musika genero ugari zabaltzen. Laukotea Amaia Jaiok, Eider Gallastegik, Juanfer Gagok eta Eva Acerok osatzen dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!