Stables Bizkaia probintziari buruzko artikulu bat lantzen dabil eta abenduko alean argitaratuko dute. Testuinguru horretan joan da Angurretara eta Bizkaiko beste hainbat tokitara; Urkiola Parke Naturala ere bisitatu du. “Zoritxarrez”, Angurreta ez da artikulu horren parte izango, Stablesen esanetan. Beste alde batetik bideratu du testua. Hala ere, Mañariko arte espazioa goraipatu du. “Txunditu egin ninduen. Paisaiaren erabilera zoragarria da, ondare industriala abangoardiagaz uztartzen duena. Bene-benetan gomendatzen dut bisitatzea”, adierazi du.
Stablesek Lonely Planet, BBC Travel, The Times eta beste hainbat hedabidetarako ere lan egin du eta bere ibilerak ‘danstabs’ instagram kontuan jarraitu daitezke.