Bertan behera geratu da Koldobika Jauregik Angurreta espazioan eskaini behar zuen emanaldia

Anboto 2023ko uzt. 6a, 09:19

Taldeko kide baten gaixotasunagatik bertan behera utzi behar izan dute Koldobika Jauregiren emanaldia. Maiatzean zabaldu ditu ateak Angurreta Harrobia Arte Espazioak; Tanadori Tamaguchi japoniarraren lau eskultura daude ikusgai Denboraren aztarnak erakusketaren baitan, eta bisita gidatuak ere egin daitezke.  

Bisita gidatuak angurreta@gmail.com helbide elektronikora idatzita erreserbatu daitezke, eta bost euroko sarrera izango dute (pertsonako). 

Angurreta Harrobia Arte Espazioa arte garaikidea lantzeko asmoagaz zabaldu zuten 2021.urtean Mañarian. 1970.eko hamarkadatik ustiatu gabeko harrobia da. Victor Arrizabala artistak kudeatzen du, eta bere lan batzuk daude ikusgai. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!