Mañarian plater-tiro lehiaketa egingo dute domeka honetan

Anboto 2023ko eka. 29a, 09:37

Mugarra ateneo zinegetikoak plater-tiro lehiaketa antolatu du domeka honetarako Mañarian, Urkiolara bidean dagoen Garaitorre jatetxearen inguruan. Tiroketa bi egongo dira: soziala eta irekia. Izen-ematea egunean bertan egin daiteke, 10:00etatik 12:00etara. 

Lehiaketa irekian irabazleak txapela, 90 euro, urdaiazpikoa, Arrateko Tiro Pichon jatetxean lagun birentzako bazkaria eta Gold serial kutxa bat jasoko ditu. Bigarren eta hirugarren sailkatuek 80 eta 70 euro jasoko dituzte hurrenez hurren, beste hainbat sarigaz batera. Laugarrenetik hogeita bigarrenera geratzen direnentzat ere egongo dira sariak. Lehiaketa sozialean lehenengo lauren artean geratzen direnek jasoko dute saria. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!