Mikel Bizkarrak haustura bat du femurrean eroriko baten ondorioz eta ebakuntza egingo diote

Anboto 2023ko eka. 16a, 09:34
(@euskaltelteam)

Okzitaniako itzulian izan du ezbeharra txirrindulari mañariarrak.

Mikel Bizkarrak eroriko bat izan zuen atzo Okzitaniako itzuliko etapa batean. Beste hainbat txirrindulari ere erori ziren. Ezbeharraren ondorioz Bizkarra ospitalera eraman zuten eta bertan egindako azterketa medikoak "eskuin hankako femurraren burua hautsita" duela egiaztatu zuen, Euskaltel-Euskadi taldeak sare sozialetan informatu duenez. Taldeko masajista batekin etxera itzuli da eta gaur, ostirala, Gasteizko Vithas ospitalean ebakuntza egingo dio Nicolas Fiz Sanchez doktoreak. Fiz espezialista da kirurgia ortopedikoan eta traumatologian.

Txirrindulari mañariarra sasoian zegoen. Esaterako, Esloveniako Itzuliaren aurretik, asteartean, Mont Ventoux Dénivelé Challenge-ean parte hartu eta hamargarren tokian amaitu zuen Mont Ventoux-eko maldetan igoera bikaina egin ostean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!