Mañariko, Otxandioko eta Galdakaoko abesbatzen kontzertua, Mañariko elizan

Anboto 2023ko mai. 26a, 08:40

Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak antolaturiko kontzertu zirkuitua Mañarira helduko da zapatu honetan. Mañariko Kirikiño, Otxandioko Oihandi eta Galdakaoko Maximo Morenoren abesbatzek parte hartuko dute, Mañariko elizan, 20:00etan. 

Aurtengo zirkuitua 55 kontzertuk osatzen dute eta azken txanpan sartuta dago. Bizkaiko herrien artean, Zornotzan eta Otxandion ere eman dituzte kontzertuak. Otxandioko emanaldian, zapatuko hiru abesbatza horiek parte hartu zuten.

Auzolana, Aldegoienan
Abesbatzen kontzertuaz gainera, beste jarduera bat ere badago Mañarian. Zapatuan auzolanerako deia egin dute. 08:00etan ipini dute ordua, Mañariko plazan, eta Aldegoiena auzo ingurura joango dira. Ekainaren 3an, Aldebaraietan eta Arruetan ibiliko dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!