Joakin Goitik buruz buruko finala ikusteko sarrera bi irabazi ditu Mañariko pelota eskolako errifagaz

Anboto 2023ko mai. 25a, 09:42
Joakin Goiti —ezkerrean— sariak jasotzen Eusebi Bernaolaren eskutik.

Sarrerez gainera, 300 euro ere jaso ditu.

'Herri txiki, sari handi' deitu zitekeen Mañariko pilota eskolako aurtengo errifa, sariak benetan tentagarriak zirelako: Aitor Elordik eta Jokin Altunak jokatuko duten buruz buruko finalerako sarrera bi eta 300 euro. Bada dagoeneko jakinarazi dute irabazlea nor izan den: Joakin Goiti.

Maiatzaren 21eko ONCEko zozketaren azken lau zenbakiak (3740) hartu dira kontuan irabazlea nor den erabakitzeko. Goitik pelota eskolako arduraduna den Eusebi Bernaolaren eskutik jaso ditu sariak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!