Mursegok kontzertua emango du Angurreta Harrobian, Mañariko Kultur Astearen barruan

Anboto 2023ko mai. 19a, 09:04

Mañarian hainbat ekintza egingo dute, asteburuan, Kultur Asteari amaiera emateko. Esaterako, zapatu honetan, 19:00etan, Maite Arroitajauregi musikariak —Mursego lez ezagunagoa da— kontzertua emango du Angurreta Harrobian. Mañariko harrobi abandonatu zena arte garaikidea lantzeko espazio berri lez berreskuratu zuten Durangaldeko hainbat artistek 2021ean, eta, aurten, Kultur Astean bertan izango da Mursegoren kontzertua.

 

Hala ere, eguraldiaren araberakoa izango da hori. Eguraldi txarra egiten badu, kontzertua Errose Bustintza kultur etxeko azken solairura tokialdatuko dute, udal arduradunek jakinarazi dutenez. Sarrerak aurretik eskuratu behar dira. Kontzertua kultur etxean egiten bada, sarrerak agortuta daude, edukiera txikiagoa du eta.

Kultur Astea domekan amaituko da, Artisautza, Elikadura eta Landare Azokagaz. 11:00etatik 14:30era, askotariko postuak egongo dira Mañariko plazan. Euskadiko Azpi-Gorri Azokaren VI. Lehiaketa ere egingo dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!