Gaur bertso saioa izango da Mañarian, Uztabarritzen bertso zirkuituaren barruan

Anboto 2023ko api. 21a, 11:30

Arri-Toki jatetxean Eneko Abasolo, Ander Sarriugarte, Unai Iturriaga, Irune Basagoiti eta Onintza Enbeita arituko dira bertsotan. 

Durangaldeko bertso eskolak antolaturiko Durangaldea Uztabarritzen Bertso Zirkuituak Mañarian izango du azken-aurreko geralekua. Gaur, 19:00etan, bost bertsolari arituko dira bertsotan Arri-Toki jatetxean: Eneko Abasolo 'Abarkas', Ander Sarriugarte, Unai Iturriaga, Irune Basagoiti eta Onintza Enbeita. Itxaro Juaristik egingo ditu gai jartzaile lanak. 

Uztabarritzen zirkuituko azken bertso saioa Otxandion izango da, apirilaren 29an, datorren asteko barikuan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!