Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, ekimen berri bat antolatuko du Mañariko Udalak: emakume sortzaile eta ekoizleen azoka. Zapatu honetan izango da —martxoak 4— eta 22 ekoizle batuko dira plazan, 11:00etatik aurrera. Eguraldi txarra badago pilotalekura tokialdatuko dute azoka.
Ekoizle bakoitzak mahai bat izango du bere produktuekin. "Ekoizle asko animatu da etortzera eta oso pozik gaude", adierazi du Ainara Otxotorena alkateak.
Mañarira etorriko diren ekoizleak honako hauek dira: Harri Koskor, Amalur produktuak, Artizar, Marimatraka9, Maluke mundua, Dzemento, Kuluxka, Darama Joyas, Bitxik Kool, Impossible Black, Gabrek, A.G.T.Z., Maimai sorkuntzak, Chick Txik, Kukupraka, Kenika Jewels, Irama Nineu, Okelerre, La Galga Menta, Belaze Zaporeak, eta, Garai garagardo eta kontserbak.
Zapatuan bertan, 13:00etan, trikipoteoa egongo da herritik zehar eta gero bazkaritara batuko dira. 16:30etik aurrera mahai jokoak, karaokea eta musika girotua egongo dira, besteak beste.