Mañariko Santa Agedan 800 bat euro Saharako errefuxiatuentzat

Anboto 2023ko ots. 9a, 10:45

Zapatuan Santa Ageda koplak abestera irten zuten Mañarian.

Baturiko 800 bat euroak Saharako errefuxiatuen kanpamentura helaraziko dituzte, Hamadako Izarrak elkartearen bitartez, Aste Santu inguruan. 2015etik proiektuan parte hartu duten umeen familiei janaria erosteko da dirua. Antolatzaileek "bihotzez eskerrak" eman dizkiete herritarrei, kantuan ibilitakoei eta hamarretakoa nahiz bazkaria prestatu zuten boluntarioei. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!