Zuhaitz landaketaren bigarren saioa Mañarian

Joseba Derteano 2023ko urt. 25a, 10:05

Lehenengo saioa arrakastatsua izan zenez, otsailaren 5eko domekarako beste deialdi bat egin dute.

Mañariko Udalak erositako baso bat bertoko zuhaitzekin berreskuratzeko egitasmoa harrera ona izaten ari da. Urtarrilean martxan ipinitako lehenengo deialdian 80 bat lagun batu ziren eta, eguraldi txarrari aurre eginez, 700 landaretik gora landatu zituzten elkarlanean. Arrakasta horrek bigarren saio bat antolatzera animatu ditu egitasmoko sustatzaileak. Otsailaren 5eko domekan izango da eta Urkiolako Bizkarra jatetxearen ondoko aparkalekuan batuko dira, 09:30ean. 

Landaketan parte hartu gura dutenek info@lurgaia.org  helbide elektronikoan eman beharko dute izena. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!