[ARGAZKI GALERIA]: 50 mañariar auzorik auzo ibili dira Gabonetako abestiak kantatzen

Anboto 2022ko abe. 22a, 09:45

Andra Mari elkarteko gurasoek taldea antolatutako ekimenean, Gabon zahar abestiak kantatzera irten zirne 50 bat mañaria joan zen asteburuan.

Egun osoko ekimena izan zen. Goizean auzorik auzo eta arratsaldean herrigunetik ibili ziren. Eguna txokolada batekin errematatu zuten.

San Txibiri lasterketa
Gabonetan zehar beste hainbat ekimen ere egongo dira Mañairia. Esaterako, abenduaren 31n San Txibiri lasterketa egingo dute. 10:30ean hasiko da, 8 kilometro ditu eta korrika nahiz oinez egin daitekeena. Izen-ematea aurretik eta egunean bertan egin daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!