Arratsaldean musika izango da nagusi. 18:00etan Puro Relajo talde nafarrak zuzenekoa emango du. Kontzertua plazan izango da eta euria egiten badu frontoira tokialdatuko dute ekimena. Oibar herrian sorturiko taldea ezaguna egin da azken urteetan, rantxerak eta musika mexikarra biziberritu dituelako. Euskal abesti tradizionalak ere tartekatzen ditu kontzertuetan. Euren azken lana 2020koa da, beste 14 taldegaz elkarlanean kaleraturiko disko bikotza.