Elortegi Anayak-en kontzertua eta Deabru Beltzak-en ikuskizuna, gaur, Mañarian

Anboto 2022ko ira. 23a, 10:30
Deabru Beltzak artxiboko irudia

Orain hilabete batzuk, Mañariko Udalak, herritarrekin batera, aurrekontuetako diru bat zertan gastatu erabaki zuen prozesu parte hartzaile baten bitartez. Kultur ekimenak areagotzea izan zen eskaeretariko bat, eta gaurko ekimenek eskaera horri erantzuten diote. 20:00etan, Elortegi Anayak rock and roll taldearen kontzertua hasiko da plazan. Bakioko taldeak hiru disko kaleratu ditu orain arte. 

Gero, 21:00etan, Deabru Beltzak taldeak Su danborrak izeneko kale ikuskizuna egingo du, eta, bertan, Aker-en deabrukeriek plaza hartuko dute, zuzeneko musika, piroteknia eta efektu bereziak uztartuta.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!