Mañariko kultur etxean aerotermia bidezko berokuntza sistema ipini dute

Anboto 2022ko uzt. 25a, 10:00

Oraintsu, propano bidezko berokuntza sistema kendu eta aerotermia bidezkoa ipini dute Mañariko kultur etxean. Alet enpresak egin ditu lanak, eta udalak 38.835 euro inbertitu ditu horietarako. Enpresa berak udaleko beste hainbat eraikinetan ere ipini du aerotermia sistema lehenago: Herriko Tabernan, udaletxean, liburutegi zaharrean eta haurreskolan.

Udaleko eraikinetan gasa kendu eta aerotermia sistema ipinita, ingurumen aldetik jasangarriagoa den sistema baterako urratsa eman gura dute, udal arduradunen esanetan. Horregaz batera, dirua aurreztea aurreikusten dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!