Emilio Arsuagaren eta bere taldearen blues doinuak, zapatuan, Mañarian

Anboto 2022ko uzt. 15a, 08:30
Argazkia: B.K.

Mañariko plaza blues doinuek hartuko dute zapatuan. Emilo Arsuaga gitarrista, armonika-jotzaile eta abeslaria buru duen The Mads Reeds taldeak kontzertua emango du plazan, zapatuan,19:00etan.

Herriko Tabemak antolaturiko kontzertua da. Gonbidatu berezi bat izango dute: Chris Bell gitarrista amerikarra. Kontzertua doakoa da.

Musikari hauek Euskal Herritik dabiltza egunotan. Hilaren 15ean, barikua, Arrasate Blues jaialdian joko dute eta Herriko Tabernakoek hori aprobetxatu dute Mañariko kontzertua antolatzeko. Arsuagak aurretik ere eskaini izan du zuzenekoa Mañarian, sasoi bateko U2 tabernakoek gonbidatuta. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!