Hortzmugaren 'Jule' ikuskizunagaz udako egitaraua hasiko dute Mañarian

Joseba Derteano 2022ko eka. 24a, 12:00

Mañariko Udalak kultur programa antolatu du udara begira. Gaur izango da lehenengo ekintza, San Juan egunean.

Ermitako meza ostean, 19:00etan, Hortzmuga konpainiak Jule kale ikuskizuna egingo du. "Jule familia osoarentzako ikuskizuna da. Umorea, fantasia eta publikoarengana hurbiltzeko gure modu berezia uztartzen ditu", diote Hortzmugako kideek kale antzerkiaren inguruan.

Zapaturako egun-pasa antolatu dute. Goizean Hondarribia bisitatu eta Aguinaga sagardotegian bazkalduko dute. Bazkalostean, Zarautz bisitatuko dute etxera bueltatu aurretik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!