Berbalagunek bisita gidatua antolatu du Mañariko Angurreta harrobia ezagutzeko

Joseba Derteano 2022ko mai. 18a, 09:01

Durangaldeko Berbalagunek irteera bat antolatu du Mañariko Angurreta harrobia ezagutzeko. Maiatzaren 20an izango da, 18:00etan.

Mañariko frontoi pareko aparkalekuan elkartuko dira harrobira elkarregaz igotzeko. Victor Arrizabalaga artista eta eskultorea izango da bisitako gidaria. Izen-ematea 639 400 786 zenbakiko whatsapparen bitartez egin daiteke.

Angurreta harrobia arte garaikidea aurkezteko espazio berri lez berreskuratu zuten iaz, hainbat artistaren ekimenari eta lanari eskerrak. Joan zen irailean inauguratu zuten, Kanthoria taldeak eskainitako emanaldi bategaz. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!