Aurreko egunetan ere badago zegaz gozatu. Maiatzaren 13an, 18:30ean, Barsanti Teatroko kideak Legea gara gu kale antzerkiagaz etorriko dira. Antzezlanak, umorea oinarri hartuta, plaza bateko kale zurrutari amaiera emateko asmoz doazen polizia biren istorioa kontatzen du.
Marko kobara bisita
Mañariko lurretan Marko izeneko kobazuloa dago. Urkiolako Parke Naturaleko altxorretariko bat da eta maiatzaren 14an espeleologia irteera bat antolatu dute koba ezagutzeko.
Egun berean, Hutsun txalaparta taldearen 'Urbasa' kontzertua ikusteko aukera ere egongo da, plazan, 20:00etan. Maiatzaren 20tik 22ra ere hainbat ekintza egongo da; tartean, azoka bat.