Mikel Bizkarra laugarren Asturiasko Itzulian

Anboto 2022ko mai. 2a, 10:19
Argazkia: Euskaltel Euskadi.

Podiumaren atarian gelditu da Euskaltel-Euskadiko txirrindularia.

Asteburuan Asturiasko Itzuliaren 64. edizioa jokatu da, hiru etapatako itzulia. Azken etapara Mikel Bizkarra mañariarra itzulia irabazteko aukerekin iritsi zen, lehenen sailkatuarengandik 44ra segundora zegoen eta. Azken etapan Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak ahalegina egin zuen itzulia irabazteko, baina azkenean ez zuen lortu. Azkenean, Bizkarrak laugarren bukatu zuen itzulia, hirugarren sailkatuaren denbora berdinagaz."Violeon genuen denagaz saiatu gara, baina azkenean ez da posible izan. Azkenenan laugarren izan naiz sailkapen nagusian eta hori taldeak egindako lan bikainagatik izan da", azaldu du Bizkarrak bere sare sozialetan. 

Asturiasko Itzulia Movistar taldeko Ivan Sosak irabazi du, Bigarren Eolo-Kometa taldeko Lorenzo Fortunato izan da eta hirugarren Arkéa-Samsic taldeko Nicolas Edet. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!