Baserri batek su hartu du Mañarian

Anboto 2022ko api. 11a, 16:07

Mañariko Aldegoiena auzoko baserri batean sutea sortu da gaur goizean. Sua 12:50an inguruan piztu da eta suhiltzaileak bertaratu dira sua amatatzera. Ertzaintzak jakin eragin duenez baserrian ez zegoen inor, animaliarik ere ez. 

Hala ere, kea arnastu duelako pertsona bat artatu dute larrialdi zerbitzuek. Suhiltzaileek bertan jarraitzen dute, hozte lanetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!