Mañarian erroldatuta dauden 18 urtetik gorakoei zabalik dago prozesua. Proposamenak aurkezteko, eskuorri bat eta galdetegi digitala atera dituzte. Proposamenak aurkezteko epea otsailaren 7an hasi zen eta hilaren 20an amaituko da.
Saio presentzial bat ere egingo dute, sormen saio bat. Gaur izango da, 19:00etan, liburutegi zaharrean. Bertan, besteak beste, ekarpenak egiteko aukera egongo da.
Ondoren, jasoriko ekarpenak aztertu eta zerrendatu eta gero, martxoan beste prozesu bat abiatuko dute lehentasunak markatzeko. Aurrez aurreko beste saio bat ere egingo dute.