Mobidurangaldea sustatzeko, ekimen berriak antolatuko dituzte Mañarian

Joseba Derteano 2022ko urt. 26a, 09:31

Adinekoei jarduera fisikoa egiteko orientazioa eskaintzen dien Mobidurangaldea ekimena iaz eskaini zuten lehenengoz Mañarian.

Mañariar biri eskaini zieten zerbitzua. Mankomunitateko langileak adineko bien etxeetara joaten ziren zerbitzua eskaintzera. Azterketa bat egin eta gero, hilero zenbait ariketa proposatu eta jarraipena egiten zieten.

Aurten ere badabiltza zerbitzua eskaintzen Mañarian. Dalda Baraiazarra, zerbitzua eskaintzen duen aditua, eguaztenero egoten da udaletxean, 09:00etatik 11:30era. Aurtengo helburuetariko bat ekimenari bultzada berri bat ematea eta jende berria erakartzea dela azaldu du Baraiazarrak. Horretarako, hurrengo hileetan taldekako zenbait ekimen martxan ipintzeko asmoa dute. Horrez gainera, iaz eskaintzen zituzten zerbitzu guztiak eskaintzen jarraituko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!