Oraingoz, Aldundiagaz egindako batzarrek ez dute fruiturik eman. Aldundiak atzera bota ditu udaletik egindako proposamenak. Herriguneko errepide zati bat goratzea zen proposamenetariko bat. Udaleko proposamenak atzera bota bai, baina horren ordez ez dietela alternatibarik eskaini kexatu da Ainara Otxotorena alkatea. Orain, Aldundiaren erantzuna aztertzen dabiltza udalean, aurrera begirako pausoak zeintzuk izan daitezkeen erabakitzeko.
Izurtzakoa, gurago ez
Izurtzan ere urte askoan egon dira ibilgailuen abiadura gutxitzeko neurri eske. Azkenean, Aldundiak hainbat semaforo ipini du. Kontua da semaforoak gorri ipintzen direla sarritan, nahiz eta zebrabideetan inor egon ez. Udaletik ez dira irtenbide horren aldekoak. "Bidea inork gurutzatu behar ez badu, semaforoa gorri ipintzea ez da irtenbide egokia, gure ustez. Kontua ez da hori, ibilgailuen abiadura mantsotuko duten neurriak hartzea baino", adierazi du Otxotorenak.