Mañarian Errekondo jatetxe pareko metalezko piboteak bota dituzte

Anboto 2021ko abe. 10a, 09:35

Jazoera joan zen zapatua gauean gertatu zen.

Orain aste batzuk, Mañariko Udalak ibilgailuentzat itxi egin zuen Errekondo jatetxearen aurretik doan bidea; horretarako metalizko piboteak jarri zituen bidearen alde banatan. Jatetxearen inguruan oinezkoentzako segurtasuna handitzea izan zen erabaki horren arrazoia. Bada, joan zen zapatu gauean metalezko pibote bi eraitsita agertu ziren, ustez ibilgailu batekin, udal ordezkariek jakinarazi dutenez. Gertaera honen aurrean, "herria zaintzeko" eta "erantzukizunez jokatzeko" deia egin dute udaletik eta pibote berriak jarriko dituztela aurreratu dute.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!