Denbora honetan bertako ardura izan duen Enrike De Costak etapa berri bati ekingo dio laster, handik metro gutxira, Herriko Tabernaren ardura hartuko du eta. Baina ez du U2 taberna berehalakoan ahaztuko. "Xarma berezia izan duen taberna da eta pena ikaragarria eman dit ixteak", onartu du. U2ko bezeroek antolatuta, bazkari bat egin zuten Arri-Toki jatetxean, zapatuan, agur modura. Hasieran, bazkaria frontoian egitea zen asmoa, baina gaur egungo osasun egoera dela-eta asmo hori albo batera utzi zuten.