Sugoi taldeak kontzertua eskainiko du Mañarian, umeen minbiziaren kontra antolatuko den jaialdian

Joseba Derteano 2021ko ira. 27a, 10:00

Ekimeneko sustatzaileak eta Mañariko Udaleko ordezkariak, Mañariko plazan.

Azken urteetan, Durangaldeko Alakranes del Norte elkartea buru-belarri murgilduta dabil umeen minbiziaren aurkako borrokan. Horretarako, haurren minbiziaren aurkako elkartasun maratoiak antolatu izan dituzte eskualdean. Hurrengoa Mañarian izango da, urriaren 2ko zapatuan.

Eguerdian, 12:00etan, haur kategoriako neska-mutikoen pilota partiduak egongo dira. 17:00etan, berriz, ipuin musikatuak eskainikio ditu Zugamek.

Arratsaldean, musika nagusituko da. 18:00etan, Artaburuak taldearen kontzertua hasiko da. Horren ostean, 19:30ean, Elorrioko Sugoi taldearen zuzenekoa hasiko da. Aurten 18 urte bete dira Sugoi sortu zenetik.

Jaialdiko beste osagai bat otzara solidarioaren zozketa izango da, 20:00etan. Elkarte, denda eta norbanakoek emandako askotariko produktuekin bete dute otzara. Errifak Mañariko U2 tabernan eta Durangoko Urtxintxan eskuratu daitezke.

Otzaragaz batutako dirua Aspanovas Bizkaiko minbizidun haurren gurasoen elkarteari emango diote. Ekitaldiko laguntzaileak dira U2 taberna eta Mañariko Udala.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!