Bertso saioagaz gozatzeko aukera izango da hilaren 18an, Mañarian

Joseba Derteano 2021ko ira. 14a, 11:27

Nafarroako eta Bizkaiko bertsolari txapelketen atarian, euretan parte hartuko duten lau bertsolari Mañariko plazan entzuteko aukera egongo da irailaren 18an, 19:00etan.

Josu Sanjurjo eta Eneko Fernandez lesakarrak, Durangaldean bizi den Erika Lagoma lesakarra eta Eneko Abasolo 'Abarkas' iurretara arituko dira bertsotan.  Ainhoa Urien abadiñarra izango da gai jartzailea. Fernandez eta Lagoma Nafarroako finelatan eta 'Abarkas' Bizkaikoan parte harturikoak dira. Txapelketa biak udazkenean  lehiatuko dira.

Mañariko saioa bertatik bertara ikusteko sarrerak eskuragarri daude joan zen astetik (633 069 019).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!