Gaur azken eguna Bulego eta Kai Nakai ikusteko sarrerak eskuratzeko

Joseba Derteano 2021ko ira. 10a, 12:00

Bulegok eta Kai Nakaik irailaren 17an eskainiko dute kontzertua, Mañariko plazan; Azkoitiko taldeak 20:15ean igoko du eszenatokira. Aurretik Kai Nakai musikari gasteiztarraren kontzertua hasiko da, 18:30ean.

120 lagunek jarraitu ahalko dituzte zuzenekoak bertatik bertara. Gaur da sarrerak eskuratzeko azken eguna (doakoa da) eta oraindino gutxi batzuk geratzen direla adierazi dute udaletik. Erreserbak 633 069 019 telefono zenbakira deituta (15:00etatik 19:00etara) edo whatsappera idatzita egin daitezke. Ekainetik hona, Kukai dantza taldea, Olatz Salvador musikaria eta Dupla musika taldea pasatu dira, besteak beste, Mañaritik Kultura Sasoie programaren barruan, eta denek harrera ona izan dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!