Errimak bi oinetan garai bateko eta gaur egungo bertso eta doinuez osaturiko emanaldi dibertigarria da. Bertso ariketa eta jokoak dantzara eramatea da ikuskizun honen berezitasuna. Gainera, dantza horien bitartez gaurkotasunari buruzko gogoetak plazaratzen dituzte, kanta ezagunei eta bertso sorta zahar eta berriei mugimendua emanez.
Ikuskizunean bost dantzarik parte hartzen dute, eta Sustrai Colinaren, Xalbadorren, Aitor Mendiluzeren, Lazkao Txikiren, Uxue Alberdiren, Odei Barrosoren eta beste hainbat bertsolariren doinupean dantza egingo dute.
Ekitaldi horren aurretik, beste hainbat gauza egongo da Mañarian; meza eta herriko umeen eta afizionatuen pilota partiduak, besteak beste.
Bestalde, aurreko egunean, abuztuaren 14an, Eñaut Elorrietak kontzertua eskainiko du. Kontzertua 22:00etan hasiko da.
Izena ematea beharrezkoa
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ekintza kultural hauetan parte hartzeko aurrez izena ematea ezinbestekoa izango da.