Udaleko kontratazio mahaia eguaztenean batu zen Errekondo jatetxeko proposamena aztertzeko. Dokumentazio guztia zuzen zegoen udaleko iturrien esanetan, eta, beraz, eurei esleituko diete kudeaketa. Hurrengo pausoa kontratua sinatzea izango da. Kudeatzaile berrien asmoa jatetxea irail erdi-amaiera aldera zabaltzea dela adierazi dute udal arduradunek. Errekondok ateak zabaltzen dituenean, Mañariak hiru taberna edo jatetxe izango ditu zabalik: Errekondo bera, Arri-Toki jatetxea eta U2 taberna. Bestalde, Herriko taberna itxita dago, obrak egiten dabiltzalako bertan. "Herrian orain dagoen tabernen eskaintzari beste bat gehitzea garrantzitsua dela uste dugu", adierazi du Ainara Otxotorena alkateak.
2018tik hona udalak hainbat saiakera egin du Errekondoren kudeaketa esleitzeko. Etapa berriak iazko urrira arte iraun zuen. Osasun krisiak utzi duen ondorioetariko bat izan zen.