Mañariko mediku-kontsultategi berria ekainaren 30ean zabalduko dute

Joseba Derteano 2021ko eka. 22a, 08:34

Mañariko Herriko Tabernaren kudeaketa berriro esleitu aurretik, eraberritu eta handitu egingo du udalak. Hain zuzen ere, gaur egun mediku-kontsultategiak hartzen duen espazioa tabernari gehituko diote. Horrek mediku-kontsultategia tokiz aldatzea eskatu du.

Herriko erdigunean ipiniko dute, Evaristo Bustintza kaleko 19. zenbakian. Amaitzen ari dira lokal horretako obrak, eta, udaletik jakinarazi dutenez, ekainaren 30eko eguaztenean hasiko dira mediku-zerbitzua azpiegitura berrian eskaintzen. Uztailetik aurrera, ohiko egunetan eskainiko dute zerbitzua: martitzenetan eta barikuetan.

Behin kontsultategia tokiz aldatuta, Herriko Taberna eraberritzen hasiko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!