Kukai dantza taldearen, eta Sua, Kai Nakai eta Olatz Salvador musikarien emanaldiak Mañarian

Joseba Derteano 2021ko eka. 10a, 10:07
Sua taldeak ekainaren 25ean eskainiko du kontzertua Mañarian. AIRAKA MUSIK

Osasun krisiaren ondorioz kultur eskaintzan egon den hutsuneari, ekainetik irailera bitarteko 'Kultura Sasoie' izeneko egitarau sendo bategaz erantzun gura dio Mañariko Udalak. Dantza ikuskizunak, musika kontzertuak, film emanaldiak… denerik egongo da datozen hileetan.

Hasteko, dantza eta musika, ekainaren 25ean. Kukai taldeak Gelajauziak ikuskizuna eskainiko du, 18:30ean; segidan, 19:30ean, Sua taldearen kontzertua hasiko da. Emanaldi bi hauetarako tokia ekainaren 14tik 18ra erreserbatu behar da.

Uztailaren 23a ere indartsu dator. Olatz Salvador musikari eta kantautore donostiarrak aurten kaleratu duen Aho Uhal lan berria aurkeztuko du, 18:30ean. Gero, 20:30ean, Dupla talde aguraindarraren txanda izango da. Ikutu elektronikoa zein hip-hopa nahasten dituen pop musika da talde honen marka. Ikuskizun hauetarako erreserbak uztailaren 12tik 16ra egin behar dira.

Andra Mari jaien ostean dator hirugarren hitzordu interesgarria, irailaren 17an, hain zuzen ere. Egun horretan, Bulego taldeak 18:30ean eta Kai Nakai musikariak 20:15ean zapalduko dute Mañariko eszenatokia. Erreserbak irailaren 6tik 10era egin daitezke.

Ikuskizunetarako erreserbak 633 069 019 telefono zenbakira deituta (15:00-19:00 artean) edo whatsappera idatzita egin daitezke.

Film emanaldiak
Hainbat film emanaldik osatuko dute egitaraua. Uztailaren 9an, 22:00etan, Un sueño posible eskainiko dute; uztailaren 30ean, 22:00etan, Erlauntza, Mireia Gabilondo zuzendariaren film komikoa. Azkenik, irailaren 3an, 22:00etan, Intocable eskainiko dute, Goya eta Cesar sariak irabazi dituen film frantsesa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!