Askotariko produktuekin osaturiko azoka egingo dute Mañarian domekan honetan

Anboto 2021ko mai. 22a, 10:00

Mañariko Aste Kulturala bere azkenera heltzen dabil. Domeka honetan amaituko da, urteroko ekintza bategaz: askotariko produktuen azoka. 10:00etatik 14:00etara, herriko eta inguruko ekoizleen 14 postu bisitatu ahalko dira.

Azken egunetan eguraldia aldakor dabil. Horregaitik, udal arduradunek azken unera arte itxaron gura izan dute azoka non egin erabakitzeko. Hain zuzen ere, gaur erabakiko dute plazan edo herriko pilotalekuan egingo den. Euririk iragarrita ez badago plazan egingo dute, eta, osterantzean, frontoian.

Batera zein bestera, bisitariak zirkuitu bati jarraituz ibiliko dira azokan; hau da, sarrera eta irteera puntu bana egongo da eta norabide batean ibili beharko da.

Askotariko produktuak aurkitu ahalko dira postuetan: ogia, gazta, gilda, eztia, pateak, ortuariak, txerrikiak, landareak, sagardoa…

Bizi dugun egoeraren ondorioz, aurten ez da ahuntz azpigorrien txapelketarik egingo. Horrez gainera, ez dute antxumerik erreko azokan, eta ez dute horren pintxorik salduko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!