Mañariko Udalak lehiaketara atera du Errekondo tabernaren kudeaketa

Anboto 2021ko mai. 17a, 11:35

Mañariko Udalak lehiaketa publikora atera du Errekondo tabernaren kudeaketa. Martitzenetik publiko dago baldintza orria, eta egun horretatik hasita interesdunek 20 egun naturaleko epea dute euren proposamenak aurkezteko.

Azken urteetan hainbat bider ahalegindu dira Errekondoren kudeaketa esleitzen. 2018an hirugarren ahaleginean lortu zuten kudeaketa esleitzea, baldintza orrietan interesdun berriak erakartzeko pizgarriak gehitu eta gero; esaterako, alokairuaren zenbatekoa merketu zuten hasierako hileetan. Modu horretara lortu zuten tabernaren ardura esleitzea. Etapa berriak iazko urrira arte iraun zuen. Osasun krisiak utzi duen ondorioetariko bat da. Oraingo honetan ere, orduko baldintza orri bera erabili dute.

Une honetan, taberna bi daude zabalik Mañarian: U2 eta Arri-Toki. Herriko Tabernan obrak egingo dituzte berriro esleitu aurretik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!