Etxebizitzak alokairuan hartzeko diru laguntzak eskatu daitezke Mañarian

Joseba Derteano 2021ko mai. 11a, 12:05

Maiatzaren 12ra arte, etxebizitzen alokairua ordaintzeko diru laguntza eskaerak aurkeztu daitezke Mañariko udaletxean. Oraingo hau horrelako diru laguntzak ematen diren lehenengo aldia da, udaletik jakinarazi dutenez.

Diru laguntzaren zenbatekoa errentaren arabera finkatuko da eta kasu guztietan salbuespen egoeran daudenek izango dute lehentasuna, ordenantzak zehazten duenez. Etxebizitza udalerrian egotea eta udalean alta emanda egotea dira beste baldintza batzuk. Baldintza guztiak jasotzen dituen ordenantza udaletxean eskuratu daiteke. Eskaera orriak ere udaletxean daude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!