Plaza ondoko zubi berria ipintzen hasi dira Mañarian

Joseba Derteano 2021ko api. 21a, 09:31

Joan zen astean, plaza ondoko zubi zaharra kendu eta berria ipintzen hasi dira Mañarian.

Zubi berria orain arte egon dena baino apur bat garaiagoa izango da. Horrela, zubia eta plaza modu bitan lotuko dituzte. Batetik, zubitik zuzenean plazara jaitsiko den zazpi mailako eskailera baten bitartez. Bestetik, arrapala bat egingo dute irisgarritasuna ahalbidetzeko. Arrapala hori zirkulu erdi formakoa izango da eta 14 metroko luzera izango du gutxi gorabehera

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!