Auto batek errepidetik irten du Mañarian eta lagun bat ospitaleratu dute

Anboto 2021ko api. 8a, 18:56

Ezbeharra arratsaldeko 18:00etan gertatu da. Ez dago trafiko arazorik uneotan.

Auto batek errepidetik irten du arratsalde honetan, 18:00ak aldera, Mañarian. Ibilgailua Durangora bidean zihoan, N-623an. Istripuaren ondorioz lagun bat Galdakaoko ospitalera eraman dute. Segurtasun Sailak adierazi duenez, ibilgailua bide bazterretik erretiratu dute eta momentu honetan ez dago trafiko arazorik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!