Rafa Harategia —Bizkarra Harategia izenagaz ezagunagoa— denda bat baino gehiago izan da Mañarian. Harategia ez ezik beste produktu batzuk erosteko aukera ematen duen denda izan da. Rafa Bizkarrak negozio horren ardura hartu du 50 urtean, eta lekukoa emateko ordua heldu zaio. Zapatuan itxiko du azkenengoz dendako pertsiana. Mañariako Udalak lehiaketara atera du dendaren kudeaketa.