Mañariko Udalak onespena jaso du plaza ondoko zubia aldatu ahal izateko, eta laster ekingo diete lanei

Anboto 2021ko ots. 17a, 09:26

Mañariko plazaren ondoan dagoen zubia laster aldatuko dute. Proiektua aspalditik dago prest, baina Confederación Hidrográfica del Cantábrico erakundearen onespena behar zuten.

Bada, joan zen astelehenean jaso zuten erakunde horren baietza. Beraz, zubi berria "hurrengo hilean" ipintzea da asmoa, Ainara Otxotorena alkateak azaldu duenez. Aurrekontuetan 31.000 euroko diru atala dute prest lanak egiteko.

Apirilean urtebete beteko da zubia itxi zutenetik. Garrantzi handiko zubia da herrian, errekaren alde bietako biztanleak lotzen dituelako eta joan-etorri handikoa delako. Zubi zaharra txarto zegoen eta berri bat ipintzea zen udalaren asmoa hasieratik. Azaldu dutenez, 2019tik hartu-emanetan izan dira URA agentziagaz, eta "urgentziazko gaia" dela adierazi izan diete. Baina azken berba goragoko organo batena zen, Confederación Hidrográfica del Cantábricorena, eta haren onespenari itxaron behar izan diote.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!