Etorkizuneko dendaren inguruko ekarpenak jasotzen hasi dira Mañarian

Joseba Derteano 2020ko aza. 10a, 10:00

Mañariko Rafa Harategia —Bizkarra harategia legez ezagunagoa— itxi egingo dute hurrengo urteko otsail inguruan, Rafa Bizkarra jabea jubilatu egingo delako. Herria bat ere dendarik gabe geratu ez dadin, Mañariko Udalak lokalaren jabetza erosi eta kudeaketa esleituko du.

Prozesu horren barruan, epealdi bat hasi dute herritarrek etorkizuneko denda horren diseinuan (zer gehituko luketen, zer zerbitzu eskaini beharko lituzkeen…) parte hartu dezaten. Horrela, galdetegi bat prestatu dute. Gura duenak eskuragarri du galdetegia udaleko webgunean; baita udaletxean bertan eta liburutegian ere. Ekarpen horiek kontuan hartuko dituzte denda diseinatzerako orduan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!