Mañariko Udala URA agentziaren erantzunaren zain dago plazako zubia aldatu ahal izateko

Joseba Derteano 2020ko urr. 5a, 09:17

Plaza ondoko zubia itxita dago maiatz ingurutik, txarto dagoelako. Udalak 2019an hasi zituen  kudeaketa lanak zubi hori kendu eta berri bat ipintzeko, baina URA agentziaren eskakizunek eta COVID-19ak atzeratu egiten dute egitasmoa, udal arduradunen esanetan.

Hasieran, gaur egungoaren ezaugarri berdinak dituen zubi berria ipini gura zuten plazaren ondoan, baina URA agentziak atzera bota zuen asmo hori, eta eskakizun berriak egin zituen. Horrela, udalak proposamen berriak aurkeztu zituen, baina COVID-19aren krisiak dena atzeratzea ekarri du. Oraindino URA agentziaren erantzunaren zain daude. "Udalak lehenbailehen aldatu gura du zubi hori, joan-etorri handiko gunean dagoelako. Aldaketa ahalik eta lasterren egiten ahaleginduko gara, baina URA agentziak dauka azken berba", azaldu du Ainara Otxotorena Mañariko alkateak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!