Kamioi bati karga zati bat errepidera erori zaio Urkiola igotzen

Anboto 2020ko eka. 15a, 16:02

Kamioi gidariak, beste ibilgailu batzuetako gidarien laguntzagaz, karga bide bazterrera erretiratu du segituan eta ez dio trafiko emariari eragin.

Urkiola igotzen hasi eta berehala gertatu da, bigarren bihurgunean, orain ordu laurden bat. Palé batzuk eta egurra errepidera erori zaizkio. Gertaerak ez du zauriturik eragin. Hainbat lagunen artean materiala errepide bazterrera erretiratu dute. Une honetan, kamioia bide bazterrean dago, baina ez du trafiko emaria eragozten, jazoera bertatik bertara ikusitakoek ANBOTOri kontatu diotenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!