Ekainaren 1ean zabalduko ditu berriz ateak Mañariako Hontza Museoak

Anboto 2020ko mai. 28a, 11:51

Babes neurriak hartuta zabalduko dute berriro Hontza Museoa datorren astelehenean. Erakusketa bisitatu gura dutenek maskara erabili beharko dute eta bisita gidatua egiteko aldez aurretik hartu behar da ordua. Gehienez 10 pertsonako taldeak onartuko dira.

Hontza Museoa astelehenetik domekara egongo da zabalik, goizez, 11:00etatik 13:00etara, eta, arratsaldez, 17:00etatik 19:00retara. Hitzordua hartzeko, edo beste ordutegiren bat zehazteko edo behar berezirik izanez gero, honako telefono zenbaki honetara deitu daiteke: 618686736.

Harrera lekutik sartu beharko da museora eta goiko solairutik irten. Besteak beste, barrura sartzerakoan temperatura hartuko dute eta beharrezkoa izango da maskara erabiltzea. Familia unitateak ez badira ez da talderik onartuko eta senide ez diren pertsonen artean gutxieneko metro biko tartea mantendu beharko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!