Mañariko Udalak 20.000 euro bideratu ditu herriko mikroenpresei eta autonomoei laguntzeko

Anboto 2020ko mai. 28a, 10:48

Mikroenpresei eta norberaren kontura lanean dabiltzanei bideratuta daude, nekazaritza-sektorekoak barne.

COVID-19ak herrian eragindako ondorio ekonomikoak arintzeko 20.000 euroko diru atal bat sortu du Mañariko Udalak. Azken udalbatzarrean onartu zuten neurria. Eskaera kopuruaren arabera, zenbateko hori handitzeko aukera irekita utzi dute.

Fakturazioa zein diruz lagun daitezkeen gastuak kalkulatzeko, 2020ko martxoaren 14tik alarma-egoera amaitu eta hilabetera arte igarotako epea hartuko da errefentziatzat.

Eskabideak aurkezteko bi modu daude: telematikoki —udaleko erregistro elektronikoaren bidez— eta aurrez aurre, udaletxeko arreta mota horri berrekiten zaionean. Telefono deien kasuan, eskatzailearen nortasuna egiaztatzeko behin-behineko bitarteko gisa, kontraste-datu bat eskatu ahalko dute, hau da, 2019ko ur-kontsumoagatiko ordainagiri baten zenbatekoa.

Diru-laguntzen inguruko oinarri arautzaileak LOTURA HONETAN irakurri daitezke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!