Hilean behin gazteentzako aisialdi ekintzak eskainiko dituzte Mañarian

Anboto 2020ko urt. 16a, 11:00

10etik 16 urtera arteko gazteentzako aisialdi eskaintzan gabezia bat dagoela-eta, adin tarte horretako ekintza kopurua handituko du, aurten, Mañariko Udalak, Abadiñoko Katalamixon aisialdi elkartearen bitartez.

Urtarriletik maiatzera eta irailetik abendura, hilean egun batean, Katalamixonek ekintzak antolatuko ditu 16 urtera arteko gazteentzat. Programa horretako lehenengo jardunaldia urtarrilaren 26ko domekan, 11:00etan, izango da eta askotariko herri kirolak antolatuko dituzte, frontoi gaineko kiroldegian.

Urtean zehar, 10 urtetik beherakoentzat hainbat ekimen antolatzen dituzte Mañarian, batez ere, guraso elkarteak, baina 10etik 16 urtera artekoei "euren espazioa" falta zaiela uste du Ainara Otxotorena alkateak. Horregatik, adin tarte horretakoentzat ahalegin berezi bat egitea erabaki dute, programa berri baten bitartez.

Udala hainbat aisaldi taldegaz ipini zen hartu-emanetan, eta Abadiñoko Katalamixonen programak konbentzitu zituen gehien, esparru honetan duten "esperientziagatik" eta "proposatutako formatuagatik".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!